XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

SUGETZAR MUNDUHOZKARIA

Golfarius erraldorius

Bitxilandiako elezahar batek dio Jainkosvaldok kontinenteak sortu zituenean itsasoen erdian, erregelaz eta eskuadraz tajutu zituela, zehaztasun handiz tajutu ere, behe-eskubialdeko marrazkiak erakutsi bezala.

Dena zen lauki, hiruangelu, errektangelu, ez zulorik ez koskarik ez gorabeherarik gabe.

Sugetzar munduhozkariek, garai haietan oso ugari, eman zieten lehorreko lurrei orain duten itxura.

Lurgoseak amorratuta, kontinente pusketa osoak irentsi zituzten, irla xerrak eta kostalde ahotarak, eta halaxe sortu ziren itsas golkoak, lurmuturrak eta badiak.

Lurrean hozka eginez (anfibioak ziren eta) barrenera iritsi eta aintzirak sortu zituzten.

Aldameneko 1., 2. eta 3. irudiek osatzen duten segidan ikusten duzuen bezala, hasiera batean Bitxilandia karratu-karratua zen, munduhozkari bat iritsi zen gero, eta marraskatu egin zuen.

Horretaz zalantzak dituenari, Osvaldok erretratu bat erakutsi ohi dio, Patxisvaldo bere aitona Bitxilandia hozkatu zuen sugetzarraren buruan zutik agertzen duena.

Sugetzarrak eskeintza sutsu bat idatzi zuen gainera.

Elkarte askotan zehar ibili izan naiz, baina inon ez zegoen honen zapore gozoa zuenik. Zorionak bertakoei. Piarres. Munduhozkaria S.M.G.E. Sugetzar munduhozkarien gourmet elkarteko kidea.